Baztan eta Malerrekako bortz hirukotek eman dute izena Laxoa Elkarteak, Baztango Udalaren eta Salma Informatikaren laguntzaz antolatutako Nafarroako paxaka txapelketaren 25. edizioan. Irurita (Xabier Barberena, Egoitz Prim eta Mikel Sagaseta); Erratzu (Manu Irigoien, Gorka Urtasun eta Kaiet Itoiz); Doneztebe (Jon Apeztegia, Ugutz Zelaieta eta Mikel Telletxea); Oiz A (Ioritz Zelaieta, Goio Mindegia eta Beñat Lazkano) eta Oiz B (Iker Bereau, Iban Juanena eta Laurendi Zelaieta) dira talde parte hartzaileak.
Ligaxkako partida guztiak abenduaren 8an jokatu dituzte Iruritako Aranabia pilotalekuan, bortz jokotara eta “ados” gabe. Ligaxkako lau lehenbizikoak (Doneztebe, Erratzu, Irurita eta Oiz A) abenduaren 15ean finalerdietarako sailkatu dira eta finala abenduaren 22an jokatuko da.
Lehenbiziko jardunaldiko emaitzak
Oiz, 2 – Irurita, 5
Doneztebe, 5 – Oiz B, 1
Erratzu, 5 – Oiz A, 2
Irurita, 2 – Oiz B, 5
Doneztebe, 5 – Oiz A, 2
Irurita, 5– Erratzu, 4
Erratzu, 5 – Oiz B, 0
Irurita, 2 – Doneztebe, 5
Oiz A, 5 – Oiz B, 2
Doneztebe, 5 – Erratzu, 2
Emaitza hauekin, Doneztebe izan da ligaxkako lehen sailkatua, lau partidak irabazita (12 puntu). Erratzu izan zen bigarren, bi partida irabazi eta bi galduta (7 puntu), Irurita hirugarren, bi partida irabazi eta bi galduta (5 puntu) eta Oiz A hirugarren, partida bakarra irabazita (3 puntu). Oiz Bk ere hiru puntu eskuratu zituen, baina aldeko joko guttiago zituen (zortzi), Oiz Ak baino (hamaika).
Honela, abenduaren 15eko finalerdietan Doneztebe Oizen kontra eta Erratzu Iruritaren kontra ariko dira eta, beraz, finalean, Malerreka eta Baztango taldeen arteko lehia izanen da.