Elizondoko Mintzodromoa Arizkunenea kultur etxean egin zuten, ortzegunean, azaroaren 28an. AEKko ikasleak, irakasleak eta solaslagunak bildu ziren eta giro ederra izan zuten. Kontatu dutenez, «argi dago euskaraz aritzeko ez dela maila altua izan beharrik, gogoa eta ilusioa izatea dela garrantzitsuena. Hala erakutsi zuten bertan bildu zirenek, bakoitzak bere hoberena emanez».
Berako Mintzodromoa, berriz, Berako Beralandetan egin zuten, ortziralean. Kasu horretan, IKA euskaltegiko ikasleak, irakasleak eta Bortzirietako solaslagunak bildu ziren. Batzuek ezaguna zuten ekimena, eta bertzeentzat lehenbiziko aldia izan zen, baina denak ere «eroso» aritu omen ziren solasean: «Arratsalde ederra pasatu genuen!».