Lanbide Heziketako ikastetxe berriaren egoera salatzeko geldialdia egin dute ikasleek

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 2a, 08:40

Ortziralean Berako Toki Ona institutuan ateratako argazkia. Egilea: IƱaki Alustiza.

Oronozko lanbide eskolaren proiektua berrartzeko eskatuz, hainbat mobilizazio egiten ari dira azken asteotan.

Elkarretaratzeak, pankartak, agerraldiak, itxialdiak, bideoak... Modu aunitzetara ari dira Oronozen egitekoa zen lanbide eskola berria geldiarazi izana salatzen. Berriki, adibidez, Berako Toki Ona institutuko eta Elizondo Lanbide Eskolako ikasle eta irakasleek itxialdiak egin dituzte eta, horrez gain, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza batzordearen saioan ere parte hartu dute Baztan, Bera, Doneztebe eta Lesakako alkateek eta Elizondo Lanbide Eskolako eta Berako Toki Ona Institutuko zuzendariek. Ortziralean, berriz, Berako eta Elizondoko Lanbide Heziketako ikasleek geldialdia egin zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun