Euskal Herriko lokotx biltze txapeketa jokoan izanen dute abenduaren 7an Mungian

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 5a, 13:00

Ainhoa Etxegarai beratarra (argazkian) eta Unai Iantzi aniztarra dira egungo Euskal Herriko txapeldunak lokotx biltzen.

Larunbatean 19:00etan hasiko den lehian txapelari eusten saiatuko dira Ainhoa Etxegarai beratarra eta Unai Iantzi aniztarra

Euskal Herriko lokotx biltze txapelketa jokatuko dute abenduaren 7an, larunbatean 19:00etan hasita Mungiako pilotalekuan (Bizkaia). Gaur egungo txapeldunak Ainhoa Etxegarai beratarra eta Unai Iantzi aniztarra dira eta txapelari eusten saiatuko dira.

Emakumezkoetan, Ainhoa Etxegarai Elgorriaga beratarra, Nafarroako eta Euskal Herriko azken txapelduna izanen da eskualdeko ordezkaria, berriz ere txapela janzteko gogotsu. Berarekin batera, Amaia Jimenez de Vicuña, Maider Etxezabal, Nerea Huarte, Estibaliz Meseguer eta Leire Larrazabal lehiatuko dira.

Gizonezkoetan, berriz, Unai Iantzi Maritorena aniztarra izanen da eskualdeko ordezkari, hau ere Nafarroako eta Euskal Herriko azken urteetako txapelduna. Berarekin batera, Lur Gil Rey, Patrik Saitua, Aritz Martin, Guillermo Lopez, Mikel Aingeru, Michel Guilçou eta Aitor Elissalde ariko dira. Ohi bezala, emakumezkoek nahiz gizonezkoek 50 lokotxak ahal bezain agudo bildu beharko dituzte saskira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun