2023ko urtarrilean, Martikorena-Danboriena familiak Peio Martikorena Fundazioa sortu zuen Nafarroan. Fundazioaren lehen helburua, Peio Martikorena, beraien aita eta senarra zenaren oroimena berreskuratzea eta bizirik mantentzea da. Haren ikuspegia eta espiritu ekintzailea ohoratzeko bereziki, eta mugaren lurraldea garatzearekin konprometitzeko, ahalen arabera lagunduz. Egitasmo horren baitan, Fundazioak, Mugako Sukaldeak ekintza arloa garatzeko xedea du, «gure kultura gastronomikora eta gure sukaldaritza tradizionalera hurbilduz, gure elikaduraren historia, antolaketa produktiboa, kontserbatzeko metodoak eta elikadura-dieta berreskuratzen eta zabaltzen lagundu nahi dugu».
Hori dela eta, Peio Martikorena Fundazioak, Sarako udalaren laguntzarekin, azaroaren 26-an, asteartez, Lur Berri gelan Mugako Sukaldeak ekimena argitara emanen du. Karia horretara, Catherine Marchand kazetari eta idazleak, Mugako Sukaldeak izeneko liburu sortaren lehen alearen aurrerapena eskainiko du, protagonista batzuekin batera. Ondotik, Peio Martikorena Fundazioak, bertako lurraldearen alde egindako lana eta ekarpena saritzeko Mugako Sariak banatuko ditu. Aurtengo sarituak hauek dira: Irungo Rosa Arburua Goienetxe, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Doktorea, EHUko irakasle, ikerlari eta idazlea; Senpereko Kattalin Elizalde ikastegia eta Berako Erlanki ezti ekologiko ekoizlea (Haizea Belarra eta Mikel Lertxundi).
Ja(ki)tea elkarteko sukaldarien mokaduak
Ondotik, Euskal Herri osoan, gertuko sukaldaritza tradizionala argira emateko xedea partekatzen duten Ja(ki)tea elkarteko sukaldari eta kideek haien mokadu eta mozkinak dastatzeko ohorea eginen dute.
Hauek dira bertan egonen diren sukaldari eta jatetxe jabeak:
- Donostiako Aratz jatetxeko Xabier Zabaleta
- Donostiako Aldanondo jatetxeko Mikel Mayan
- Gipuzkoako Getariko Elena Navarri
- Lasarteko Herirko-Etxa jatetxeko Javi Penas
- Urdazubiko Urbia jatetxeko Julien eta Céline Lamothe
- Senpereko La Nivelle jatetxeko Pascal eta Laetitia Berrotaran
- Ziburuko Mattin jatetxeko Michel eta Céline Niquet
Azoka eta pintxo postuak
Arka Mariane Sage (Sara): Kintoako xingarra ganibetaz moztea
Beñat Ezkurra (Ainhoa): Gasna AOP Ossau Iraty- Mamiak
Martiko (Bera): Izokina, foie, ahatekiak
Hiru Xilo Nicolas Chrétien (Sara) : Baratzezaina, barazkiak.
Etxetik Karine eta Jeff de (Senpere): Sagarra eta fruituak jaso eta transformatu.
Ansalas Anabela (Zugarramurdi): Lukainkak, xerrikiak. Euskal Pastiza ere bai. Rafa Gorrotxategi txokolategile maisua (Tolosa): Pantxineta Gold, antzinako errezeta.
Beñat Darrigues okina (Senpere): Herriko irina
Erlanki eztia (Bera) erle beltzaren ezti ekologikoa, erlauntza bat ekarriko dute.
Salanort (Getaria) antxoak, olagarroa, itsasoari lotutako artisautza.
Irulegiko Sotoa Olivier Martin lehendakariaren eskutik irulegiko arnoak
Idiazabalgo gazta Kofradia: Sormarkako gaztak
Mitarte ardo sotoa (Labastida) arabar errioxako ardoak
Bereziartua sagardoa (Astigarraga)
Insalus ura (Lizartza)
Sukalde laguntaz eta zerbitzua: Donibane Garaziko Lycée de Navarre