Datuei erreparatuz ikusten ahal da erasoen erdiak bikotekideen erasoak izan direla eta erasotzaile gehienak 30 eta 49 urte bitartekoak direla. Batez ere eraso psikikoak izan dira, baina eraso psikikoak eta fisikoak, biak, ez gutti.
Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Eguna dela oroituz, urtero bezala Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Atalera jo du TTIPI-TTAPAk datu eske. Horien arabera, Baztanen, Bertizaranan, Bortzirietan, Leitzaldean, Malerrekan, Urumealdean eta Urdazubi-Zugarramurdin 46 salaketa aurkeztu dituzte. Datuak irailera bitartekoak dira.
Datuei erreparatuz ikusten ahal da erasoen erdiak bikotekideen erasoak izan direla eta erasotzaile gehienak 30 eta 49 urte bitartekoak direla. Batez ere eraso psikikoak izan dira, baina eraso psikikoak eta fisikoak, biak, ez gutti.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.