Eskualdeari eragiten dioten zuzenketak
EH Bilduren zuzenketak
- Lesakan, zahartzaro aktiborako parkea: 150.000 euro
- Goizuetan, eskolako estalpea: 180.000 euro
- Arantzan, parking-a: 30.000 euro
- Donezteben, osasun zentroa: 200.000 euro
Geroa Bairen zuzenketak
- Baztanen, Harremanak zentroa eta Agozpe modernizatzea: 50.000 euro
- Lesakan: Andra Mari zahar etxeko igogailua berritzea: 57.000 euro
Elkarlanean aurkeztutako zuzenketak
- Baztanen, Elizondoko saihesbidea: 50.000 euro
Talde parlamentario bakoitzak 400.000 euro ditu aurrekontuetan bere proposamenak aurkezteko, eta horrez gain, bertze 45.000 euro parlamentari bakoitzeko. Hala, PSNk 5,3 milioiren balioa duten zuzenketak erregistratu ditu; EH Bilduk 4,4 milioiren balioa dutenak, Gero Baik 3,5 milioirenak eta Zurekinek 1,7 milioirenak.
Zuzenketak abenduaren 9tik 13ra bitarte eztabaidatuko dituzte eta aurrekontuak abenduaren 19an onartzea espero dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!