‘Etxebizitzaren negozioa eta instituzioen fartsa’ hizpide hartuta, hitzaldi zikloa antolatu du METAk Baztan-Bidasoaldean

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 20a, 16:00

Hitzaldiak aste honetan eta abenduaren 5ean eginen dituzte, Elgorriagan, Elizondon eta Beran.

META Mendialdeko Etxebizitza Taldeak etxebizitzaren gaiarekin duen kezka agerian utzi du, eta hala, Etxebizitzaren negozioa eta instituzioen fartsa izenburupean hiru hitzaldiko zikloa prestatu du. Horietan lehenbizikoa, ortzirale honetan, azaroaren 22an, eginen du, 19:30ean Elgorriagako Ostatuan. Biharamunean, Elizondoko Txokoton egin du hitzordua, 12:00etan, eta hirugarrena eta azkena abenduaren 5ean Berako Beralandetan eginen du, 19:30ean.

Horrekin batera, METAk azaroaren 28an Iruñean eta abenduaren 14an Bilbon egitekoak diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du. Azaroaren 28an Etxebizitza eskubidea bermatu. Negozioari ez! lelopean mobilizazioa eginen dute 19:00etan Iruñeko Errekoleten plazan. Abenduaren 14an, berriz, lelo horrekin berarekin manifestazio nazionala eginen dute Bilbon. Biak Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuak deitutakoak dira. Hain zuzen, manifestazio horren harira antolatu ditu METAk Baztan-Bidasoko hitzaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun