Irurtzungo Aitor Saralegik irabazi du Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 13a, 10:00

Aitor Saralegi txapeldun, Oier Mitxelena bigarren eta Julen Urrutia arraioztarra hirugarren, Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketan, igandean Arrietan.

Julen Urrutia arraioztarra hirugarren izan zen igandean Arrietan eta Mikel Santesteban zubietarra bederatzigarren

2024ko Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa jokatu dute azaroaren 10ean, igandean Arrietan (Bizkaia). Bederatzi aizkolari aritu ziren lehian, tartean Julen Urrutia arraioztarra  eta Mikel Santesteban zubietarra. Irurtzungo Aitor Saralegi suertatu zen txapeldun, Oier Mitxelena bigarren eta Julen Urrutia ere podiumera igo zen, hirugarren postuan.

Seina enbor moztu behar zituzten aizkolari gazteek, 45 ontzako lau eta 54 ontzako bi. Nagusitasunez irabazi zuen txapela Aitor Saralegi, 12 minutu eta 59 segundo behar izan baitzituen lana burutzeko. Oier Mitxelenak 51 segundo gehiago behar izan zituen (13.50) eta Julen Urrutia arraioztarrak 14 minutu eta 33 segundo behar izan zituen.

Ondotik sailkatu ziren Unai Etxeberria laugarren (15.16, Beñat Senosiain bosgarren (15.48), Kimetz Alzola seigarren (16.19), Unai Valverde zazpigarren (20.03), Jon Zaldua zortzigarren (20.09),  eta Mikel Santesteban zubietarra bederatzigarren (21.18).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun