Arberoa ikastolaren aldeko sostengu kanpaina abiatu dute

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 11a, 19:00

Suteak kalte handiak eragin zituen ikastolan. Argazkia: Irulegiko irratia.

Joan den urriaren 28an Donamartiriko (Nafarroa Beherea) Arberoa ikastolako eraikinetako bat erre zuen sute batek. Kalte material handiak eragin zituen, bertzeak bertze, teilatua eta barnea kiskali baitzituen suak. Hain zuzen, ikastola sostengatzeko kanpaina abiatu dute. Lotura honetan sartuta egin daiteke diru ekarpena.

Horrez gain, Senpereko kolegioaren bigarren zatia finantzatzeko ez ezik, Arberoa ikastola laguntzeko ere erabiliko ditu Seaskak 2025eko Herri Urratsen irabaziak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun