Nafarroako sokatira txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen igande goizean Elizondon. Astebete lehenago txapelketa mistoa irabazi zuen Beti Gaztek eta oraingoan, gizonezkoak eta emakumezkoak, bakoitza bere aldetik lehiatu ziren: gizonezkoak, zortzinaka eta emakumeak seinaka. Gizonezkoetan Beti Gaztek tiraldi guztiak irabazi zituen eta emakumezkoetan, Beti Gaztek eta Txantreak berdindu egin zuten lehen postuan.
Gizonezkoetan 620 kiloko kategorian lehiatu ziren eta Beti Gazteren ondotik, Berriozar bigarren izan zen eta Txantrea hirugarren.
Emakumezkoetan, 385 kiloko kategorian, Beti Gaztek eta Txantreak beraien artean berdindu egin zuten eta gainerako tiraldi guztiak irabazi. Amaiur izan zen hirugarren.
Txapelak Lesakan banatuko dituzte larunbatean
Nafarroako gizonezkoen eta emakumezkoen sokatira txapelketako bigarren eta hondarreko jardunaldia azaroaren 16an, larunbatean 17:00etan hasita jokatuko da Lesakako udal pilotalekuan eta bertan banatuko dituzte bi kategorietako txapelak.