Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketako finala Arabara itzuliko da

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 8a, 17:00

Euskal Herriko Mus txapelketako Nafarroako finala, iaz.

Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketako finala Arabara itzuliko da

2024an hasi eta 2025ko apirilaren 5ean Araban, Zigoitiko Gopegi herrian bukatuko den Euskal Herriko 16. Mus txapelketa abiatzera doa. Herriz herri jokatuko da lehen fasea 2025eko martxoaren 2 arte, herrialdeko finalak martxoaren 22an jokatuko dituzte zazpi herrialdeetan. Mus Federazioak, muserako material berria jarri du salgai.

Euskal Herriko Mus Federazioak, muserako material berria jarri du salgai, Euskal Herriko Arautegi Ofiziala ere plazaratu du hemen duzue ikusgai eta herrietara zabalduko dute. 

Zergatik Euskal Herriko mus txapelketa?

Euskal Herrian ohikoenetakoa den mahai jokoa izanik eta mus hainbat mus txapelketa antolatzen direla ikusirik, Euskal Herri osoko muslariak bildu eta antolatzeko helburuari ekin zioten. Bide honetan sortu zuten Euskal Herriko Mus Federazioa. Zazpi herrialdetako mus zale eta muslariez osatzen da eta gure herriak bizi duen zatiketa administratiboaz gaindi, nazio bakar gisa antolatu eta garatzen dute beraien jarduna.

Musean jokatzeko dauden modu eta ohitura ezberdinei  lekua eskaintzen diete herrietako kanporaketetan eta ondoren guztientzako joko arau eta irizpideak bateratu eta bat eginik antolatzen dute Euskal Herri osoko txapelketa.

Herriz herri, herrialdez herrialde

Garrantzi berezia eman nahi diogu txapelketaren zabalpenari, ahalik eta herri gehienetan antolatu nahi dute herrietako kanporaketa eta horretarako norbere herrian edonork lagundu dezake txapelketa antolatzen. www.ehmus.eus webgunea bisitatu edo beraiekin harremanetan jartzea nahikoa da.

Dagoeneko Euskal Herriko Mus Txapelketako finalak 7 herrialdeak bisitatu ditu eta aurten Arabara itzultzen da, zehazki Zigoitia udalerriko Gopegi herrian burutuko da. Finala 2025eko apirilaren 5ean ospatuko da eta egun horretarako musa eta jaia uztartuko dituen egitaraua prestatu asmo dute herritarrekin, Zigoitiko Udalak lagunduta.

Euskal Herriko Mus Federaziotik, Euskal Herri luze zabalera parte hartzeko deia luzatzen dute. Txapelketa antolatzen den lekuan musean eginaz eta aurreko urteetan antolatzera iritsi ez diren lekuetan, indar berezia egin nahi dute, norbere herrian kanporaketa antolatzeko prest legokeen boluntarioak beraiekin harremanetan jartzera deitzen dituzte txapelketa zabaldu asmoz.

Informazio orokorra eta datuak

Dagoeneko abian da Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketa nazionalerako kanporaketa eta hemen dituzue nazio mailako mus txapelketaren xehetasun nagusiak.

PARTE HARTZEA: Iazko txapelketan, Euskal Herri osoko 220 herri ingurutan jokatu zen txapelketako lehen konparaketa, gutxi gora behera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten, aurreko urteetako datuak gogoratuko ditugu:

  • 2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan.
  • 2010eko txapelketan 1.800 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2011ko txapelketan 2.200 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2012ko txapelketan 2.250 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2013ko txapelketan 2.060 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2014ko txapelketan 2.125 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2015eko txapelketan 2.100 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2016eko txapelketan 2.050 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2017ko txapelketan 2.040 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2018ko txapelketan 2.150 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2019ko txapelketan 2.300 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2020ko txapelketa ez zen antolatu.
  • 2021ko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2022ko txapelketan 2.100 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2023ko txapelketan 2.100 bikotek parte hartu zuten txapelketan.

Euskal Herriko zazpi herrialdetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen den lekuan izen eman edo agertzearekin eta bikoteko 20 euro ordaintzearekin nahikoa du.

 

50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan

Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. Hemen dituzue sari garrantzitsuenak:

  • TXAPELDUNAK: Txapela, garai ikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat.
  • TXAPELDUN ORDEAK: Garai ikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzat Karibera bidaia.
  • 3. BIKOTE SAILKATUA: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat
  • 4. BIKOTE SAILKATUA 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.
  • 5. bikotetik 8. bikotera sailkaturiko bikoteentzat 250 euro.
  • 9. bikotetik 16. bikotera sailkaturiko bikoteentzat 100 euro.
  • Herrialdeko finaletan Txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak...
  • Parte hartzaile bakoitzarentzat kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.

 

DATAK eta EPEAK: Azaroa, abendua, urtarrila eta 2025ko martxoaren 2 arte herrietako kanporaketak jokatuko dira, 2025ko martxoaren 22an zazpi herrialdetako kanporaketak jokatuko dira eta 2025ko apirilaren 5ean, final nazionala Araban, Zigoitiko Gopegi herrian.

 

Herrialdetako kanporaketak 2025eko martxoaren 22an jokatuko dira
  • Arabako herrialdeko kanporaketa: GASTEIZen, lekua eta ordua zehaztuko dira
  • Bizkaiko herrialdeko kanporaketa: ZEHAZTEKEn, lekua eta ordua zehaztuko dira
  • Behe Nafarroako herrialdeko kanporaketa: LARTZABALen, Espelet ostatuan 9:30etan.
  • Gipuzkoako herrialdeko kanporaketa: ITSASONDOn, plazako frontoian 15:30ean.
  • Lapurdiko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 15:00etan.
  • Nafarroa Garaiko herrialdeko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 08:30ean
  • Zuberoako herrialdeko kanporaketa: SANTA GRAZIn, Denen etxea ostatuan arratsaldez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun