Urriaren 29ko grebara deituz elkarretaratzea egin dute Berako Toki Ona institutuko irakasleek

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 28a, 13:30

Urriaren 29ko grebarekin bat egiteko deialdia egin dute gaur goizean Berako Toki Ona institutuko irakasleek.

Asteartean 09:15ean argazkia aterako dute Oronozen, eskualdeko Lanbide Eskola egin beharko litzatekeen eremuan eta handik Iruñeko manifestaziora joanen dira auto karabanan

Berako Toki Ona institutuko irakasle talde batek berriro kontzentrazioa egin du gaur goizean ikastetxe ataria. Elkarretaratzearen xedea, bihar, urriak 29, greba egiteko azken deialdia egitea zen. Honekin lotuta, gogoratu behar da bihar auto karabana ere antolatu dutela. Honela, asteartean 09:15ean Oronozen lehenbizi argazkia aterako dute, eskualdeko Lanbide Eskola berria egitekoa den lurretan, egoera salatzeko eta kotxeak apainduko dituzte. Hortik Iruñean 11:00etan hastekoa den manifestaziora kotxe karabanan joanen dira.

 

Hezkuntza publiko duin baten aldeko urriaren 29ko grebara deituz eta Oronozko Lanbide Eskola orain egitearen hasteko aldarrikapena egin dute Berako Toki Ona institutuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun