Euskal Herriko aizkolari txapelketa nagusitasunez irabazi du Iker Vicentek

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 28a, 19:00

Iker Vicente txapeldun, Ezpeletarekin eta Basozabalekin, Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketako podiumean.

Hodei Ezpeletak eta Jokin Urretabizkaiak lagundu diote podiumean eta Zigako Joxean Etxeberria laugarren izan da

Espero bezala, arerioak urrun utzi ditu Iker Vicentek urriaren 27an Gasteizen jokatutako Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketaren finalean. Lau minutu eta erdiko aldea atera zion bigarren izan zen Hodei Ezpeletari eta Jokin Urretabizkaia Basozabal hirugarren izan zen. Zigako Joxean Etxeberria laugarren izan zen.

Vicentek final batean berak egindako markarik onena egin zuen. Joan den urtekoa sein minututan hobetu zuen. 35 minutu eta 39 segundo aski izan zituen hamabi enborrak mozteko (54 ontzako lau, 60 ontzako lau eta 72 ontzako lau). Ezpeletak 40 minutu eta 9 segundo behar izan zituen eta podiuma osatu zuen Basozabalek 41 minutu eta 2 segundo. Podiumetik hurbil, laugarren izan zen Zigako Joxean Etxeberria (42.00) eta denbora gehixeago behar izan zuten Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak (46.54) eta Julen Gabirondok (49.49).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun