Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketaren finala jokatuko dute igande eguerdian Gasteizen

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 25a, 12:00

Urriaren 27an Gasteizko finalean izanen den seikotea, Doneztebeko kanporaketaren ondotik. Izeta VI.a, Etxeberria, Basozabal, Gabirondo, Ezpeleta eta Vicente. Argazkia: Ondikol

Iker Vicente da faborito nagusia eta Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko aizkolari bakarra

Euskal Herriko lehen mailako aizkolarien txapelketako finala jokatuko dute urriaren 27an, hileko azken igande eguerdian Gasteizko Iradier Arenan, igandean 12:00etan hasita. Donezteben sailkapena lortu zuten sei aizkolariak ariko dira: Iker Vicente, Hodei Ezpeleta, Julen Gabirondo, Jokin Urretabizkaia Basozabal, Zigako Joxean Etxeberria bosgarren eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a .

 

Aizkolari bakoitzak hamabina enbor moztu beharko ditu: 54 ontzako lau, 60 ontzako lau eta 72 ontzako lau.

Joxean Etxeberria Donezteben jokatutako kanporaketan. Sasoi onean dago Zigakoa. Argazkia: Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun