Igande goizaldean ordua aldatuko da

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 26a, 10:00

Udako ordutegia alde batera utzi, eta gaurtik biharrerako arratsean ordubete gibelatu beharko da erlojua: 03:00etan 02:00 izanen dira.

Hainbat eztabaida sortu izan ditu ordu aldaketak, eta udako eta neguko ordu aldaketak kentzea proposatu izan du Europako Batzordeak. Hala ere, 2026ra arteko udako ordutegiaren aldaketak zehaztuak dituzte Europatik:

  • 2025ean martxoaren 30ean hasiko da udako ordutegia eta urriaren 26an bukatu.
  • 2026an martxoaren 29an hasiko da udako ordutegia eta urriaren 25ean bukatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun