Solaslagunean izena emateko aukera ireki dute

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 24a, 17:00

Solaslaguneko kideek hainbat irteera egiten dituzte euskara praktikatzeko. Argazkian duela bi urte mendira egindako irteera bat.

Solaslaguna, euskaraz mintzapraktika egiteko programan izena emateko aukera ireki dute. Helburua euskara praktikatzen da, eta horretarako talde txikiak sortzen dituzte euskaraz aritzeko bakoitzak nahi duen horretan: paseo bat ematen, kafe bat hartzen... zein bertze hainbat ekintzatan.

Ahozko euskara maila lagunarteko giroan hobetu nahi dutenek, euskaraz aritzeko ohitura indartu nahi dutenek zein horiek lagundu nahi dituztenek hartzen ahal dute parte ekimenena.

Informazio gehiago  610 92 06 73 zenbakian zein  solaslaguna@topagunea.eus helbidean lortu daiteke. Izena emateko, aldiz, esteka honen bidez egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun