Nafarroako bortz eta erdiko paleta goma txapelketa irabazi du CD Amaya elkarteko David Albiasu narbartearrak. Iruñeko Lopez pilotalekuan urriaren 22an jokatutako finalean 25-17 irabazi dio AD San Juan elkarteko Xabi Legarrari. Asteburuan, larruzko pilotarekin, Nafarroako bigarren mailako binakako txapela irabazi zuen eta orain, buruz buruko bortz eta erdiko paleta goma txapelketa laugarrenez irabazi du, 2020an, 2021ean eta 2023an ere txapeldun izan baitzen.
Bigarren mailako txapelketan, berriz Txarutako Aritz Elizegi gartzaindarrak 25-10 irabazi zion Frontón López taldeko Iosu Ofizialdegiri; hirugarren malan, Araxesko Igor Garmendiak 25-14 irabazi zion AD San Juan taldeko Ibai Ardanazi eta laugarren mailan, Anaitasunako Fernando Esparzak ere 25-14 irabazi zion Larrainako Izan Gorosperi.