Hamar urte pasatu dira dagoeneko Xareta-Baztan-Bidasoa eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxe berriaren lehenbiziko urratsak ematen hasi zirenetik eta, hartu dugun azken berriaren arabera, Hezkuntza Departamentuak horrela jakinarazi die eskualdeko udalei, ez dute esleipenik argitaratuko. Proiektua bere osotasunean berrikusi behar dutela (hezkuntza eskaintza barne) aditzera eman dute orain. Gogoratuko dugu 2023an Nafarroako Gobernuak obraren esleipena atera zuela eta inork ez zuela obra egiteko interesik erakuts. Obra esleitu gabe gelditu zen.
Mikel Iriartek, Elizondo Lanbide Eskolako irakasle eta zuzendari ohiak, egindako idatzia leitu ahal izan genuen ERRAN.EUSen. Azken urteetan emandako urratsak berak hurbiletik segitu ditu. Estudiora hurbildu zaigu.