Genozidioa gelditzeko eta palestinarrei babesa emateko deitu zituen mobilizazioak Gernika-Palestina ekimenak. Nabarmendu behar da Israelek 43.000 palestinar baino gehiago hil dituela 2023ko urriaren 7az geroztik eta Gazako azpiegituren % 70 suntsitu duela haren armadak.
Palestinarrek bizi duten amesgaiztoa deskribatzen zuen poema irakurri zuten herri gehienetan eta mobilizazioei bukaera emateko, Gernika-Palestina herri ekimenaren kolaboratzailea izandako Mahasen Al-Khatib gazte ilustratzailearen hilketa ere salatu zuten. Azaldu zutenez, Israelgo armadak Gaza iparraldean dagoen Jabalia herrian egin duen eraso batean hil zuten, beste dozenaka palestinarrekin batera.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!