Tunelaren hegoaldeko sarbidean ariko dira lanean eta bi noranzkoetan itxiko dute. Iruñeko noranzkoan Ultzamako Benta parean moztuko dute trafikoa, eta kontrako noranzkoan 27. kilometro puntuan, errepide zaharreko sarreran.
Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, Belateko tunela bikoizteko lanen ondorioz, gaur arratsaldean berriz moztuko dute NA-1210 errepidea. 15:00etan itxiko dute eta 30 bat minutuz hala mantenduko dutela jakinarazi dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.