Bardoetako finalerako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu TTIPI-TTAPAk

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 18a, 14:30

Eskualdeko hiru talde ariko dira finalean. Irudian, 2020ko finalean parte hartu zuten bertsolariak.

Urriaren 26an eginen dute Garesen Bardoak Nafarroako Taldekako Bertso Txapelketako finala. Eskualdeko hiru talde ariko dira nor baino nor eta TTIPI-TTAPAk bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Parte hartzeko aski da Ttipi txartela izatea eta galdetegi hau betetzea. Urriaren 23ra arte apuntatzen ahal da zozketan, eta egun horretan berean jakinaraziko dugu irabazleak zein diren.

Bortzirietako Hor gu!, Baztango Baztanzopak eta Bortzirietako eta Baztango Mutilatuak taldeak ariko dira nor baino nor Garesko finalean. Saioa 17:00etan hasiko da eta frontoian izanen da. Ondotik, afaria eginen dute. Saiorako zein afarirako sarrerak hemen erosten ahalko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun