Palestina

Palestinako genozidioa gelditzeko karrikara aterako dira astelehenean Areson, Beran, Donezteben, Leitzan eta Lesakan

Palestinako genozidioa gelditzeko eskatzeko eta su etena aldarrikatzeko elkarretaratzeak eginen dituzte heldu den astelehenean eskualdeko bortz herritan.

Gernika-Palestina ekimenak  egindako deiari segida eginen dituzte elkarretaratzeak 19:00etan. Areson Plaza Zaharrean bilduko dira, Beran Herriko Etxeko plazan, Donezteben biribilgunean, Leitzan Euskal Herria plazan eta Lesakan Plaza Zaharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun