Ramoni Ordoki begirale dutela, bortz herritan atera dute zerbitzua: Narbarten bederatzi lagun animatu dira, Sunbillan bertze bederatzi, Donamarian hamabi lagunek eman dute izena, Ezkurran zortzi lagunek (bi Eratsundik joaten dira), eta Beintza-Labaienen osatu dute talderik haundiena, hamabortz lagun apuntatu baitira (hiru Urroztik joaten dira).
Narbartekoa eta Beintza-Labaiengoa dira berrienak; Narbarten uda aitzinetik hasi ziren jubilotekarekin, eta Beintza-Labaienen, estreinakoz, irailean paratu zuten martxan. Zubietan, ordea, ezin izan dute taldea osatu.
Sunbillan eta Ezkurran astean bi egunez biltzen dira eta gainerakoetan astean behin. Egunez egun, astelehenetan, goizetan Narbarten eta arratsaldetan Donamarian elkartzen dira; asteartetan, goizetan Sunbillan eta arratsaldetan Beintza-Labaienen; asteazkenetan Ezkurran; eta ortzegunetan, goizetan Sunbillan eta arratsaldetan Ezkurran.
Argazkian batzuk batzuk falta dira.