Tximiniako suteek 100 esku-hartze inguru eragiten dituzte urtero Nafarroan, eta ezbehar mota hori, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak adierazi duenez, neurri handi batean prebenitu daiteke instalazioaren aldizkako mantentze-lanen bidez eta instalazioaren eraikuntza eta erabilera egokiaren bidez. Horren inguruko aholkuak eman ditu Aitor Anduezak, Nafarroako suhiltzaileen sarjentuak.
2023an, erraterako, 83 esku-hartze egin zituzten Nafarroako suhiltzaileek, horietatik 15 Oronozko suhiltzaileek. Hilabeteka, urtarrila eta apirila dira esku-hartze gehien sortzen dituzten hilabeteak.