Solaslaguna egitasmoa

Eta euskaraz egiten badugu?

Xorroxin irratia 2024ko urr. 16a, 13:00

Eta euskaraz egiten badugu? Solaslaguna egitasmoaren leloa horixe da eta ikasturtea martxan dagoenez, informazioa ematen ari gara.

Urtero bezala, irratian ere aurkezpena egiteko modua izanen dugu. Eskualdean, solaslaguna proiektua abian jarriz geroztik urte batzuk joan dira. Irratian, ikasturte hasiera honetan, betiko moduan, aurkezpena eginen dugu. Osotua izanen da gainera, Baztan-Bidasoko taldeetako koordinatzailea den Mertxe Gerriko eta eskualdeko taldeetako ordezkariak diren Elixabet Badiola, Iñaki Castillo eta Begoña Elejabarrieta  gurean izan ditugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun