Arkupeak erretiratuen elkarteko mendi taldeak hileroko irteera egin zuen urriaren 15ean. Oraingoan, Sakana aldeko mendiak ezagutu dituzte eta Uharte-Arakiletik abiatuta, Arelu eta inguruko mendietara igo dira, eguraldi epela lagun. 47 lagunek parte hartu zuten astearteko txangoan eta mendiz mendi ibili ondotik, Irurtzungo Plazaola hotelean dotore bazkaldu zuten. Irudiak: Joxe Zubieta
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.