Nafarroako gizonezkoen lehen mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa jokatu dute igande eguerdian Lekunberriko plazan. Hamar aizkolari ditu dira lehian, eta ez da ustekaberik izan: Iker Vicente izan zen lehenbizikoa eta bera izanen da azaroaren 15ean, Doneztebeko ferietan jokatuko den finalean bere hamargarren txapela janzteko faborito nagusia. Miel Mindegia handiaren marka berdinduko luke horrela. Otsagabikoarekin batera, Arribeko Txomin Amundarain, Zigako Joxean Etxeberria, Arribeko Ibai Soroa eta Leitzako Jon Rekondo ariko dira finalean. Aresoko Asier Pellejerok eta Dorraoko Iban Serranok, aldiz, kategoria galdu dute.
ontzako eta oinbiko bat. Finaleko lanaren erdia, hain zuzen. Iker Vicente jaun eta jabe izan zen eta 12 minutu eta 13 segundo aski izan zituen lana burutzeko. Hiru minutu luzeko aldea atera zion bigarren izan zen Amundaraini (15.37), hirugarren izan zen Etxeberria (15.48), laugarren Soroa (17.09) eta bosgarren Rekondo (17.45), finalerako boskotea.
Finaletik kanpo gelditu ziren Errazkingo Eneko Saralegi (18.11), Arostegiko Oier Kañamares (19.05) eta Xuban Kañamares (19.31). Kategoria galdu zuten kanporaketako azken bi sailkatuek, Aresoko Asier Pellejerok (19.41) era Dorraoko Iban Serranok (20.14).