Hori dela eta, «gertatu denaren berri eman eta hango haur, gizon eta emakumeenganako elkartasun deialdia» zabaldu du elkarteak. Media Luna Roja Saharauiren prentsa oharra oinarri hartuz, ondokoa helarazi dute: «350 familia inguruk lekualdatu behar izan dute toki seguru baten bila, kalteak ebaluatzen ari dira, eta laguntza humanitarioaren aldarria egin dute: babeslekuak eskatuz, janaria, osasun infekzioak ekiditeko baliabideak, saneamendurako materiala etab…».
Nafarroako ANAS elkartearen kontu korrontea eta Bizuma eskaini dituzte, «norbaitek ekarpen ekonomikoa egin nahiko balu Dajlako Willawako egoera arintzeko»:
- ES93 3008 0001 1107 0036 5729
- Bizum 626 502 495
Azaldu dutenez, «garrantzitsua da donazioa egiterakoan ordainketa egiten duenaren izena, abizenak eta NAN zenbakia paratzea, hurrengo errenta aitorpenean desgrabazioa egiteko». Azkenik, «bertze behin ere eskertuak agertzen gara gure eskualdeak Saharar herriarekiko agertzen duen jarreragatik!».