Asteburu honetan, urriaren 19an eta 20an, Los Muñecos de la Tarta azokaren zazpigarren edizioa ospatuko dute Irungo Ficoba erakustazokan. 11:00etatik 14:00etara goizez eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez, azoka zabalik egonen da bisitarientzat eta haien ezkontza prestatzen ari diren bikote guztientzat.
Azokan 22 erakusketari izanen dira eta ezkontza bat prestatzen beharrezko guztia izanen dute; ezkongaientzako soineko eta trajeak, argazkilariak eta bideogileak, DJak, bitxiak, animatzaileak, jatetxeak, bidaia-agentziak, makillajea eta estetika, dekoratzaileak…
Urtero 200 bat bikote joaten dira azokara, eta aurten jende gehiago bertaratzea espero dute antolatzaileek, «feriatik bere ezkontza ia osorik antolatuta ateratzean ahal baitira». Joateko asmoa dutenei aurretik hitzordua hartzea gomendatu diete www.losmunecosdelatarta.es helbidean. Hitzordurik ez duena ere lasai joan daiteke, bertan hartuko baitituzte datuak.
Doako aparkalekua izanen da erakustazokan.