Gazte mailako derbiak jokatuko dituzte Doneztebe eta Baztan mutilen eta Aurrera eta Baztango nesken futbol taldeek

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 11a, 08:00

Orain arteko bortz partidak irabazi eta lider da Doneztebe futbol taldea. Bi puntura bigarren den Antsoaingo Gazte Berriak izanen du bisitari igande arratsaldean.

Futbol talde nagusiei dagokienez, Baztanek, Doneztebek, Aurrerak eta Beti Gazteko emakumeek etxean jokatuko dute, hainbat derbi ekarriko dituen jardunaldian

Futbol talde nagusiei dagokienez, Baztan futbol talde nagusiak asteazkeneko atsekabea atzendu eta Giltxaurdin ariko da larunbat arratsaldean. Doneztebe, Aurrera eta Beti Gazteko emakumeak ere etxean ariko dira. Eskubaloian, Elizondon jokatuko dute Baztango BKTko emakumeek eta kanpoan Errekako gizonezkoek eta emakumeek. Errugbian, BRT Menditarrak taldeko gizonezkoek kanpoan jokatuko dute, Durangon, eta Sarako Izarrako gizonezkoek atseden izanen dute eta emakumeak datorren asteburuan hasiko dira euskal ligan. 

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Aloña Mendi - Beti Gazte, igandean 16:30ean Oñatiko Azkoagainen.

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE – UD Mutilvera B, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe FT – CF Gazte Berriak Ansoain, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE – CD Kirol Sport, larunbatean 16:00etan Leitzako Arkiskilen.

SD Lagunak B - Baztan B, larunbatean 16:00etan Barañaingo Lagunak zelaian.

Gizonezkoen Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Beti Ona CD - Gure Txokoa, larunbatean 18:30ean Errenteriako Beraunen.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Bergara, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Oiartzun, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa – Lazkao, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Doneztebe FT - Baztan B derbia larunbatean 17:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE - Baztan KE , larunbatean 10:30ean Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutil kadeteen gorengo mailan

Beti Gazte A – Añorga B, larunbatean 18:30ean Lesakako Mastegin.

Touring B - Gure Txokoa A, larunbatean 13:30ean Errenteriako Fanderian.

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Beti Gazte B – Allerru A, igandean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Beti Ona C - Gure Txokoa B, larunbatean 12:30ean Errenteriako Beraunen.

Nafarroako mutil kadeteen lehen mailan

CD Amigó B - Baztan KE A, igandean 12:30ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Berriozar CF A - Baztan KE B , igandean 13:30ean Berriozarren.

Doneztebe FT – UCD Burlades B, larunbatean 11:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Aurrera KE atsedena.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Dunboa Eguzki A - Gure Txokoa, larunbatean 10:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Nafarroako neska kadete-infantilak

Aurrera KE – CD Huarte, igandean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.

UCD Burlades - Baztan KE, igandean 15:30ean Erripagainan.

Beti Gazte – Beti Kozkor B, bertan behera.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

Beti Gazte – Hondarribia, igandean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Behobia - Gure Txokoa, larunbatean 12:00etan Irungo Artian.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Doneztebe FT A - Baztan KE A, larunbatean 15:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

SD Lagunak - Aurrera KE, igandean 12:30ean Barañaingo Lagunak-en.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

UD Mutilvera - Doneztebe FT B, larunbatean 12:45ean Arangurenen.

CD Amaya - Baztan KE B, larunbatean 11:00etan Iruñeko Amayan.

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak

Gure Txokoa – Hondarribia, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako neska infantil-alebinak

Baztan KE A – UCD Burlades A, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska alebin-benjaminak

Gure Txokoa – UD Mutilvera C, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

Baztan B – Beti Gazte, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Benjamin mailan

Baztan KE A – Beti Gazte A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe FT B – Baztan KE C, larunbatean 09:45ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Beti Gazte B – Gure Txokoa B – larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Gure Txokoa A – Baztan KE B, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako ligan

BM Uharte - Erreka KE, igandean 12:00etan Uharten.

Emakume seniorrak, Nafarroako ligan

Transportes Royo Calasancio - Erreka KE, larunbatean 12:00etan Logroñon.

Baztango BKT – Lagunak, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

Mutiko jubenilak ligan

Loyola A - Erreka KE, larunbatean 18:00etan Iruñean.

Neska jubenilak liga

Baztango BKT – Replasa Beti-Onak B, urriaren 22ra gibeleratua.

Mutiko kadeteak liga

Erreka KE  atsedena.

Neska kadeteak liga

Baztango BKT A – Lagunak, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.

Erreka – Anaitasuna B, larunbatean 10:00etan Donezteben.

Mutiko infantilak liga

Loyola B - Erreka KE, larunbatean 10:00etan Iruñean.

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan, lehen jardunaldia

Sarako Izarra atsedena.

Gizonezkoak, Euskal Ligako lehen maila

Durango Hirumet RT - BRT Menditarrak, larunbatean 12:00etan Durangoko Arripausueta zelaian.

Emakumeak, Euskal Liga

Gipuzkoa Sortzen – Sarako Izarra, igandean 10:30ean Donostiako Kote Olaizola zelaian.

Euskal Liga, sub-16

La Unica RT – Txinbaz, igandean 11:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Iruñea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!