Gainera, Lauraren bitartez, bere garaian Ameriketara artzain gisa joan ziren hiru sunbildar, gaur egun han bizi direnak, eta orain hiru asterako Euskal Herrira etorriak direnak, bisitan etorri ziren eta istorio ederrak kontatu zizkieten etxalartarrei. Jubilotekako kideek ere, ia denek, bazuten bere garaian Ameriketara joandako familiakoren bat, eta garaia ere hurbilekoa zutenez, kontu aunitz partekatu zituzten. Eguraldia ere lagun, arratsalde zoragarria pasa zuten.