Eskualdeko hiru aizkolari izanen dira kanporaketan: Leitzako Jon Rekondo, Zigako Joxean Etxeberria eta Aresoko sier Pellejero. Beraiekin batera, gaur egungo txapelduna, Otsagabiko Iker Vicente, Arribeko Ibai Soroa eta Txomin Amundarain, Arostegiko Oier Kañamares eta Xuban Kañamares, Errazkingo Eneko Saralegi eta Dorraoko Iban Resano ariko dira.
Bortz enbor moztu beharko dituzte: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat. Finaleko lanaren erdia, hain zuzen. Aipatu bezala, bortz lehenbizikoek jokatuko dute finala, baina azken bi sailkatuek maila galduko dute.