Bihar, ortziralea, jokatuko dituzte Bardoetako lehen finalaurrekoak. Irurtzunen, Pikuxar Elkartean izanen da saioa 18:30ean eta Argako Bixiguak eta Baztango eta Bortzirietako bertsolariek osaturiko Mutilatuak taldea ariko dira nor baino nor.
Ordu erdi beranduago, 19:00etan, Tafallako EL Guazon Peñan izanen da bigarren saioa. Bertan eskualdeko bi talde ariko dira lehian, Leitzako bertsolariak dituen Manteleko Sobrak eta Baztango Baztanzopak.
Azken finalaurrekoa, aldiz, Iruñean jokatuko dute 20:00etan Aldapa Peñan. Bortzirietako Hor Gu! eta Ezkrashak taldea ariko dira nor baino nor.
Itzulerako saioak aldiz heldu den astean jokatuko dituzte, urriaren 12an, larunbata, Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran.