Nola egiten da?
Agiria egiteko, beharrezkoa da aldez aurretik gogoeta egitea, pertsona bakoitzaren nahiari hobekien egokitzen zaion erabakia hartzeko. Prozesu horretan arras lagungarri izanen zaizkigu Osasunaren arloko profesionalen argibideak eta babesa, bai eta konfiantzazkoak eta hurbilekoak zaizkigun pertsonena ere.
Nola da ABA bat erregistratzeko prozesua?
Hitzordua eskatuta:
- Osasun etxeko gizarte langilearekin.
- Edo gainerakoan eskatu hitzordua Nafarroako Gobernuko Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuan (Amaia kalea 2 A, hirugarren solairua, Iruña)..
Begiratu hau ere:
Notario baten bitartez:
- Notarioak zure ABA erregistrora igorriko du edo kopia kautotua emanen dizu zuk zeuk eraman dezazun administrazioaren erregistroren batera.
Osasun karpeta pertsonalean ikusten ahal duzu ABA. Zure ordezkariek ere izanen dute zure ABA beren osasun karpetan, kontsultatu ahal izateko.
Argibide gehiagotarako: aurretiazkoborondateak.nafarroa.eus