Energia berriztagarriak

Zergatik aukeratu beharko genuke zelulosazko isolatzaile termiko/akustiko bat?

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 13a, 10:00

Ezkerretik eskuinera: Angel Arandigoien, negozio garapenerako zuzendaria; IƱigo Puncel, sortzailea eta CEO; Julen Puncel, sortzailea, ekoizpen eta operazio zuzendaria.

Zelulosa isolatzaile naturala, termikoa eta akustikoa delako, suaren kontrako propietateak dituena eta baita propietate antifungikoak ere. Halaxe arrazoitu digu Iñigo Puncel Arandigoienek, Aislanat enpresaren sortzaile eta arduradun nagusiak.

Gaur egun, hainbat arrazoirengatik, zelulosa da merkatuko isolatzailerik eraginkorrena: tenperatura denbora luzeagoan mantentzea lortzen du, berogailua edo aire girotua piztu beharrik gabe, eta erabat ekologikoa da, bai fabrikazio prozesuan, bai obran jartzean. Ikusi bideoa.

Gainera, hezetasun eta kondentsazio arazoak konpontzen dituenez, etxean bizi diren pertsonen bizi kalitatea ere hobetzen du; adibidez, arnasketa arazoak dituzten pertsonena. Material transpiragarria da, hezetasuna erregulatzen duena eta etxebizitzaren barnean erosotasun sentsazioa hobetzen duena. 

Ekoizpen prozedura sinplea eta jasangarria da: lehenik, paper birziklatua zuntzik gabe uzten da, gero, gatz mineralekin tratatzen da suaren kontrakoa bihurtzeko, eta, azkenik, ontziratu egiten da. Aislanat-ek urtean 2.000 tona paper birziklatu material isolatzaile berritzaile batean bihurtzen ditu, eta prozesu hori egiten duen estatu mailako konpainia bakarra da. Prozesuaren emaitza da Aislanat-en isolatzaile naturala.

Ameriketako Estatu Batuetan mende bat baino gehiago daramate zelulosazko isolatzaileak erabiltzen, eta Europan bost hamarkada. Eraikuntzarako material jasangarriak aukeratzea da eraikuntza hobe baterako lehen urratsa. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun