Kadete eta infantil mailako Bortzirietako futbol derbietan lesakarrak gailendu dira asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 30a, 08:00

Beti Gazteko eta Gure Txokoako kadete gorengoen mailako mutilen taldeak derbia hasi baino lehen. Penalti batek erabaki zuen partida lesakarren alde.

Doneztebe futbol talde nagusiak sendo segitzen du eta Baztanek eta Gure Txokoak ere garaipenak lortu dituzte, baina Leitzako Aurrerak eta  Beti Gazteko gizonezkoek eta emakumeek galdu egin dute

Bortzirietako derbi bikoitza ekarri du kirol asteburuak Lesakara: Beti Gazte eta Gure Txokoako gorengoen mailako mutiko kadeteak eta infantil mailakoak aritu dira eta bietan etxekoak nagusitu dira, berdintasun handiko partiden ondotik. Nagusiei dagokienez, Doneztebek lidergoan sendo segitzen du, oraingoan zazpi go eginez, gainera. Baztanek eta Gure Txokoak ere irabazi egin dute. Beti Gazteko gizonezkoek eta emakumezkoek Zumaiakoren kontrako konpromiso bikoitzean galdu egin dute, baita Leitzako Aurrerak ere.. Eskubaloian, kopako partida irabazi dute Errekako gizonezkoek eta berdindu emakumeek. Errugbian, Landetan doi-doian garaipena lortu zuen Sarako Izarrako gizonezkoen taldeak.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Zumaiako 3 - Beti Gazte 2 (Asier Taberna eta Mikel Altuna)

 

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 4 (Imanol Zokok 3 eta Iñigo Dendarieta)– CD Ilumberri 2

 

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe FT 7 (Enaitz Iriartek 2, Aitor Agesta, Urko Oiarzabal, Fermin Estanga, Oier Aldabe eta beraien atean) – UD Mutilvera C 0

 

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE 1 (Mikel Martinez-Barranco) – Arga Ibaia KE 4

CD Lagun Artea 0 - Baztan B 0

 

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 4 (Kenai Garciak 2, Andoni Telletxea eta Joel Freire) – Orereta Kafea 0

 

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorrezko mailan

Beti Gazte 0 – Zumaiako 6

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Añorga B 1

Real Union 7 - Gure Txokoa 0

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Ardoi B 3 - Aurrera KE 0

Baztan KE 2 (Ugaitz Garaikoetxea eta bere atean) – FC Bidezarra 3

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

CD Liceo Monjardin 4 - Baztan B 4 (Julen Alegrek 2, Kaiet Iribarren eta Julen Alegre)

CD Amigó A 0 - Doneztebe FT 3 (Izei Astibiak 2 eta Oihan Lujanbio)

 

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE 0 – CD Izarra 0

Baztan KE atsedena.

 

Gipuzkoako kadeteen gorengo mailan

Beti Gazte 1 (Kemen Telletxea) - Gure Txokoa 0

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Arrupe Chaminade E 1 - Beti Gazte B 2 (Beñat Aiestaran eta Amets Sanzberro)

Gure Txokoa B 0 – San Marcial C 5

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

SD Alsasua 0 - Baztan KE A 3

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Lezkairu A 1 - Baztan KE B 3 (Aitor Ripa, Urko Iturralde eta Haritz Zabalza)

Doneztebe FT 4 (Eneko Ibarra, Oier Rekarte, Aimar Etxeberria eta Asier Telletxea) – CD Asdefor B 3

Aurrera KE 0 – CD Valle de Egues B 1

 

Gipuzkoako emakumezkoen kadeteen lehen maila

Landetxa 0 - Gure Txokoa 7 (Oihana Nuñezek 5 eta Mara Aracuesek 2)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Beti Gazte 2 (Aner Mariezkurrena eta Aratz Laka) – Gure Txokoa 1 (Xuban Lasaga)

Beti Gazte eta Gure Txokoako mutiko infantilak Mastegin, derbia baino lehen.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Salesianos 7 - Baztan KE 0

Doneztebe FT 1 (Peio Mariezkurrena) – CD Lezkairu A 4

Berriozar CF 5 - Aurrera KE 2 (Manex Lekuina eta Juba Vicente)

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

CD Amaya 4 - Doneztebe FT 1 (Unai Olague)

CD Asdefor B 0 - Baztan KE 2

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak

Gure Txokoa 6 (Alazne Errandoneak 3, Aroa Martinek 2 eta Bidea Ramirez) – Dunboa Eguzki 0

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako kopa

BM Loyola 33 - Erreka KE 35

 

Emakume seniorrak, Nafarroako kopa

Replasa Beti Onak 23 – Erreka 23

 

Neska jubenilak liga

Baztango BKT 29 – BM Lizarreria A 24

 

Neska kadeteak kopa

BM Lizarreria 45 - Baztango BKT A 20

 

Mutiko jubenilak lagunartekoa

Erreka 32 – Burlada 27

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan, lehen jardunaldia

Miramontoise 23 - Sarako Izarra 24.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun