Arkupeak Elkarteak Lizarrara eta Lodosara eginen duen irteerarako izen ematea heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 27a, 11:00

Elkarteko bazkideak Peron lantegian 2019ko irteeran.

Azken urteetan bezala aurten ere Lizarrara eta Lodosara irteera eginen dute Arkupeak Elkarteak. Azaroaren 7an izanen da irteera, baina, heldu den astelehenean, asteartean eta asteazkenean eman beharko dute izena bazkideek  nork bere herriko delegatuari jakinarazita.

Irteeran Lizarra eta Lodosako Peron piper lantegia bisitatuko dituzte, eta ondotik Larrionen izanen dute bazkaria. Honako menua izanen dute: langostinoak plantxan, legatza donostiar erara, bildotsa, yogurt moussea ahabi saltsarekin, eta edateko ura, ardoa, sagardoa eta cava.

Bazkariaren ondotik, dantzaldia izanen dute 18:45ak arte eta 19:00etan hartuko dute itzulerako autobusa. 60 euroko prezioa du irteerak, eta aipatu bezala heldu den astean eman beharko da izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun