Nafarroako Herri Kirol Federazioaren batzarra eta lehendakaria hautatzeko hauteskunde garaia abiatu da

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 27a, 18:30

Nafarroako Herri Kirok Federazioko gaur egungo batzordeko kideak, egoitza Sunbillatik Doneztebera lekuz aldatzerakoan.

Lau urtetik behin egin ohi den bezala, Nafarroako Herri Kirol Federazioko Batzarra eta Lehendakaria hautatzeko hauteskundeak aurten eginen dituzte. Hauteskunde prozesua irailaren 16an hasi da eta abenduaren 17an bukatuko da. 

Behin deialdia eginda, urriaren 9tik 11ra arte izanen da Batzar Nagusirako hautagaiak aurkezteko aukera. Urriaren 25ean Federazioko Batzar Nagusiko kideak hautatzeko bozketa eginen dute  eta azaroaren 30ean Batzar Nagusia eratzeko deialdia egin eta Federazioko lehendakaria hautatuko dituzte. Abenduaren 17an hartuko du kargua Federazioaren buruak.

Nafarroako Herri Kirol Federazioko batzar nagusia 30 kidek osatzen dute: 18 kirolarien ordezkariak, 6 kirol elkarteen ordezkariak, 3 teknikarien ordezkariak eta 3 epaile eta arbitroen ordezkariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun