Greziako uhartean dauden errefuxiatuei laguntzeko aukera paregabea da, haien osasuna eta ongizatea bermatzeko. Larunbatean lagundu daiteke, elikadura duinak aitzinera egin dezan.
Elikadura duina
Zaporeak-en ustez, elikadura duina izatea oinarrizko eskubidea da edozein pertsonarentzat, eta horregatik, «gure proiektua Greziako Lesbos uharteko sukaldaritza komunitarioan oinarritzen da, non Euskal Herriko boluntarioak eta pertsona desplazatuak elkarrekin bizi diren eta errealitate desberdinak trukatzen dituzten.
Sukaldean egunean 3.000 anoa duin prestatzen ditugu eta egunero elikagai kopuru handia behar da. Gure funtzionamendua aurrera egiteko ezinbestekoa da zu bezalako pertsonen lankidetza, horrela kausa justu hori babestu eta elkartasun engranaje horren parte bihurtuko gara».