Ribaforadako jaialdia hasteko, Matxin III.a eta Markel Leatxe donamariarra, Eloy Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarren kontra ariko dira. Erremonte Fundazioak antolatzen dituen bertze jaialdiak bezala, hau ere solidarioa izanen da eta sarreran biltzen den guztia GERNA elkartera (Nafarroako Gaixotasun Arraroen Elkartea) bideratuko da. Hamasei urtetik goitikoek bortz euro ordaindu beharko dute eta, partidak akitzerakoan, erremontisten kamisetak zozketatuko dituzte.