Baztandarrak dira eskualdeko lau bikote parte hartzaileak: Eider Urrutia eta Xabier Urrutia, eta Irune Biurrun eta Daniel Saldias arraioztarrak, Saioa Dendarieta eta Unai Aleman iruritarrak eta Sela Goñi eta Jexux Goñi lekaroztarrak.
Beraiekin batera ariko dira Uxue Ansorregi eta Julen Kañamares, Miren Eizmendi eta Oier Aizkorbe, Uxue Rodrigez eta Iosu Huarte, Aurkene Aroka eta Lur Gil, Nerea Huarte eta Eder Goldarazena, Ainhora Iraizoz eta Josetxo Barberena, Ainhoa Zabaltza eta Iker Goldarazena eta Maria Iraizoz eta Jon Etxeberria.
45 ontzako enborrari 10 epai emai beharko dizkiote parte hartzaileek eta lehen bortzak sailkatuko dira finalerako.
Txapelketa absolutuaz gain, 21 urtetik azpikoen finala jokatuko dute. Bertan eskualdeko bikote bat aritzekoa zen, Saioa Etxegarai eta Oinatz Madariaga aranztarrek osaturikoa, baina Madariagaren lesio bat tarteko, ezin izanen dute ari. Maider Ruz eta Joritz Biurrun, Maider Biurrun eta Oihan Biurrun eta Maider Erice eta Unai Fernandez izanen dira gainerako bikoteak. Metroko enborrari 10 epai eman beharko dizkiote.