Kadete eta infantil mailako derbia jokatuko dute Beti Gazteko eta Gure Txokoako futbol taldeek asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 27a, 08:00

Beti Gazte eta Gure Txokoaren arteko derbiek ikusmina pizten dute beti. Asteburu honetan bi jokatuko dituzte Lesakako Mastegin.

Futbolean ari diren eskualdeko kirol talde gehienek abiatu dute 2024-25 denboraldia. Berako Gure Txokoak etxean jokatuko du sasoiko lehen partida eta Baztan, Doneztebe eta Aurrerak ere, Beti Gazteko emakumeek bezalaxe, etxean jokatuko dute. Bortzirietako derbi bikoitza ekarriko du asteburuak Lesakara: ortzirale arratsaldean Beti Gazte eta Gure Txokoako gorengoen mailako mutiko kadeteak ariko dira eta larunbat eguerdian infantil mailakoak. Eskubaloian, kopako partida izanen dute Errekako gizonezkoek eta emakumeek eta errugbian, Landetan jokatuko du Sarako Izarrako gizonezkoen taldeak.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Zumaiako - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Zumaiako Aita Mari zelaian.

 

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE – CD Ilumberri, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailan

Doneztebe FT – UD Mutilvera C, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

Aurrera KE – Arga Ibaia KE, larunbatean 17:30ean Leitzako Arkiskilen.

CD Lagun Artea - Baztan B, larunbatean 16:00etan Lakuntzako Zelai Berrin.

 

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan (lehen jardunaldia)

Gure Txokoa – Orereta Kafea, larunbatean 18:00etan Berako Matzadan.

 

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorrezko mailan

Beti Gazte – Zumaiako, ortziralean 20:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Añorga B, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Real Union - Gure Txokoa, igandean 15:00etan Irungo Gal zelaian.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Ardoi B - Aurrera KE, igandean 16:00etan Zizurko El Pinar zelaian.

Baztan KE – FC Bidezarra, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

CD Liceo Monjardin - Baztan B, igandean 17:30ean Iruñeko San Jorgen.

CD AMigó A - Doneztebe FT, igandean 16:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.

 

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE – CD Izarra, larunbatean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.

Baztan KE atsedena.

 

Gipuzkoako kadeteen gorengo mailan

Beti Gazte - Gure Txokoa, Bortzirietako derbia, ortziralean 18:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Arrupe Chaminade E - Beti Gazte B, larunbatean 13:00etan Donostiako Felix Garin zelaian.

Gure Txokoa B – San Marial C, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

 

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

SD Alsasua - Baztan KE A, larunbatean 12:00etan Altsasuko Dantzalekun.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Lezkairu A- Baztan KE B, larunbatean 11:30ean Iruñeko Soto Lezkairun.

Doneztebe FT – CD Asdefor B, igandean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Aurrera KE – CD Valle de Egues B, igandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

 

Gipuzkoako emakumezkoen kadeteen lehen mailan

Landetxa - Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Irungo Ugalde zelaian.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Beti Gazte – Gure Txokoa, Bortzirietako derbia larunbatean 12:00etan Lesakako Mastegin.

 

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Salesianos - Baztan KE, igandean 16:00etan Sarrigurenen.

Doneztebe FT – CD Lezkairu A, igandean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Berriozar CF - Aurrera KE, igandean 11:45ean Berriozarren.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

CD Amaya - Doneztebe FT, larunbatean 13:00etan Iruñeko Amayan.

CD Asdefor B - Baztan KE, igandean 17:45ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

 

FUTBOL 8

Gipuzkoako infantil neskak

Gure Txokoa – Dunboa Eguzki, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako kopa

BM Loyola - Erreka KE, larunbatean 16:00etan Iruñeko San Ignacio ikastetxeko kiroldegian.

 

Emakume seniorrak, Nafarroako kopa

Replasa Beti Onak – Erreka, larunbatean 20:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Baztango BKT atsedena.

 

Neska jubenilak liga

Baztango BKT – BM Lizarreria A, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Neska kadeteak kopa

BM Lizarreria - Baztango BKT A, larunbatean 10:30ean Lizarrako Oncineda karpan.

 

Mutiko jubenilak lagunartekoa

Erreka – Burlada, larunbatean 16:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan

Miramontoise - Sarako Izarra, igandean 11:30ean Landetako Miramont-Sensacqeko Gabriel Junca zelaian.

 

Gizonezko seniorrak lagunartekoa

BRT Menditarrak - La Única, igandean 12:00etan Lekarozen.

 

Euskal liga, mutikoak sub 18

Txingudi/BRT/Bera Bera - Zarautz/Beltzak, igandean 10:30ean Lekarozen.

 

Euskal liga, mutikoak sub16

Txingudi/BRT - Bera Bera, larunbatean 14:00etan Lekarozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun