Irailaren 27an, 49 urte beteko dira Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik. Irrintzi bat dabil lelopean, urteurren ekitaldiak antolatu ditu Sortuk Nafarroako hainbat herritan eta manifestazioa Iruñean, 19:00etan. Elizondon, 19:00etan, eta Leitzan, 19:30ean, eginen dituzte oroimen ekitaldiak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.