Sara eta Etxalarren arteko hitzarmena berresteko harira antolatutako besta erraldoia irailaren 22an ospatu zuten. Goizetik hasita, Botaluze partida, paleta jaurtitze txapelketa, Kattin Madariaga eta Amets Arzallusen bertsoak, paleta egitea, baserriko lan tresnen erakusketa, asaua eta musika izan ziren. Lehiaketetan, Etxalar izan zen garaile botaluze partidan, eta paleta botatze txapelketan berriz, Sarako taldea (Daniel Calvet saratarrak 82 metrora jaurti zuen, eta Andoni Iribarren etxalartarrak 69 metrora). Eguneko ekitaldi ofiziala, eguerdian sinatu zuten Xabier Etxarte Etxalarko alkateak eta Esteban Barneix Sarako alkateordeak bi herrien arteko hitzarmen berrestea.