Lehen garaipena lortu du Beti Gazteko gizonezkoen futbol taldeak etxean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 23a, 08:00

Beti Gazteko gizonezkoek etxeko lehen partida irabaztea lortu zuten ortziralean, talde hagitz gaztea zelairatu arren.

Doneztebek lider sendo segitzen du bere hirugarren garaipenarekin, erregionaleko Baztanek ere irabazi du, baina galdu egin du Autonomikako Baztanek, Aurrerak eta Beti Gazteko emakumeek

Udazkenean sartu gara eta eskualdeko kirol taldeen denboraldia abiatzen ari da pixkanaka. Errugbian, erraterako, Sarako Izarrako gizonezkoek ligako lehen partida irabazi du Animainean eta futbolean ere, Beti Gazteko emakumeek (galdu egin dute) eta bertze zenbait kategorietako talde gazteek ere lehen jardunaldia izan dute. Beti Gazteko gizonezkoek etxeko lehen partida irabazi dute eta Doneztebek ere sendo segitzen du lidergoan. Autonomikako Baztanek galdu du eta erregionalean, lehen garaipena Baztanentzat eta porrot mingarria Aurrerarentzat. Eskubaloian, kopako partidak galdu zituzten Errekako emakumeek eta gizonek, baina irabazi BKTko emakumeek.

FUTBOLA

Gizonezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Asier Taberna eta Mattin Lekuona) – Urola 1

 

Gizonezkoen Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD San Miguel 3 - Baztan KE 2 (Alvaro Fernandez eta Imanol Zoko)

 

Gizonezkoen Nafarroako Preferente mailan

CD Zirauki 1 - Doneztebe FT 2 (Aimar Jabaleraren golak)

 

Gizonezkoen Nafarroako erregionaleko lehen mailan

JD San Jorge 10 - Aurrera KE 1 (Ibai Remirez)

Baztan B 2 (Unai Elorza eta Julen Trantxe) – Beti Kozkor B 0

 

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorrezko mailan

Urola KE 5 – Beti Gazte 3 (Olaia Telletxeak 2 eta beraien atean)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Lazkao KE 2 – Beti Gazte 1 (Aritz Lizarrondo)

Gure Txokoa 1 (Ibai Lekuona) – Santo Tomas Lizeoa 1

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Aurrera KE 0 – Berriozar CF 1

UCD Burlades B 1 - Baztan KE 1 (Haritz Bidegain)

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Baztan B 2 (Aitor Eskudero eta Mikel Sansiñena) - CD Huarte 2

Doneztebe FT 4 (Izei Astibia, Aitor Lorentek 2 eta Jon Ander Etxebeste) – CD Liceo Monjardin 0

 

Gipuzkoako kadeteen gorengo mailan

Gure Txokoa 2 (Iñaki Ugalde eta beraien atean) – Astigarragako Mundarro 2

San Marcial 1 – Beti Gazte A 2 (Oier Sanchez eta Jon Semper)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan KE A 0 – SD Lagunak B 0

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B 2 (Josu Larraiozek 2) – Beti Kozkor A 2

CD Huarte 4 – Doneztebe FT 2 (Aimar Etxeberria eta Oier Rekarte)

UD Mutilvera B 2 – Aurrera KE 1 (Aimar Iturbe)

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak, Nafarroako kopa

Erreka KE 27 – Lagunak 31

 

Emakume seniorrak, Nafarroako kopa

Erreka 18 – ECA Malkaitz 31

Uharte 20 - Baztango BKT 22

 

Neska jubenilak liga

BM San Juan 19 - Baztango BKT 28

 

Neska kadeteak kopa

Baztango BKT A – Lekunberri KE

 

ERRUGBIA

Gizonezko seniorrak, Akitania Berriko erregionaleko hirugarren mailan, lehen jardunaldia

Sarako Izarra 29 – AS Busy Ogeu 16

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun