Irailarekin batera ikastetxeetara bueltatu dira Baztango, Bertizaranako, Bortzirietako, Leitzaldeko, Malerrekako, Urumealdeko eta Xaretako ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak. Mailaz maila, Haur Hezkuntzan 1.052 ikasle hasi dira, Lehen Hezkuntzan 2.188 ikasle, Bigarren Hezkuntzan 1.696, Batxilergoan 311 eta Lanbide Heziketan 535 ikasle. Alde handiarekin, D ereduak segitzen du nagusi izaten. Ikusi albiste barrenean ikastetxez ikastetxe datuak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.