Belateko errepide zaharra ere itxiko dute gaur arratsaldean ordu batez

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 12a, 08:06

Belateko tunela bikoizteko lanak direla eta, gaur, ortzeguna, errepide zaharra itxiko dutela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Zehazki, 15:00etan N-121-A errepide zaharra Arraizko benten aldetik Ultzamako bentetara bitarte itxiko dute eta, ordu baten buruan, 16:00 aldera, irekiko dutela aurreikusi dute.

Oroitarazi behar da, zati horretan N-121-A errepidea ere itxia dagoela. Abuztuaren 19an itxi zituzten Almandozko eta Belateko tunelak bi noranzkoetan eta urriaren 31ra bitarte hala izanen direla jakinarazia du gobernuak. Gaur, berriz, bide zaharra, NA-1210 errepidea, itxiko dute, N-121-An errepide zaharra hasten den tokitik Ultzamako bentetara bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun