Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak, Nafarroako Pilota Federazioaren eta Rural Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntzaz, erremontea ezagutzeko ate irekien jardunaldia antolatu du irailaren 12an, ortzegunean 18:00etan hasita, Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Erremonte Fundazioak pilotan interesatutako ahalik eta neska-mutiko gehienei erremontea ezagutzera eman nahi die erremontea, Nafarroako Pilota Federazioak Labriten kudeatzen duen udak pilota eskolaren barrenean.
Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioaren eta E•Remonte Iruña enpresaren zuzeneko harremana baliatuz, enpresa horretako erremontista profesionalak ere izanen dira jardunaldian, erremontearen teknika eta beraien esperientzia erakutsiz neska-mutikoei.
Jardunaldia bukatzeko, erremontistek beraien arteko partidak jokatuko dituzte eta erremontista profesionalen kamisetaren bat ere zozketatuko dute.