ERREMONTEA

Finalerako sailkatzeko urrats handia eman dute Utergak eta Agirrezabalak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 9a, 13:00

Otano, Jon Sagaseta iruritarra, Agirrezabala eta Xanti Uterga doneztebarra, Garrido epailea tartean dutela, finalerdietako joaneko partidaren atarian Garesen. Gorriak erraz nagusitu ziren.

Nafarroako erremonte txapelketako finalerdietako joanekoan 35-17 irabazi diete Sagasetari eta Otanori

Hasierako ligaxka akitu ondotik, asteburu honetan abiatu dira Nafarroako XIX. erremonte txapelketako finalerdiak. Zehazki, irailaren 7an, larunbat arratsaldean Garesko Zamariain pilotalekuan jokatu zen finalerdietako joaneko partidan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalak 35-17 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Otanori. Beraz, hanka eta erdi finalean dute Utergak eta Agirrezabalak, Ribaforadan irailaren 28an jokatuko den itzulerako partidarako 18 tantoko aldea baitute.

Hasiera berdinduaren ondotik, gorriak erraz nagusitu ziren. Uterga izan zen onena, 17 tanto eginez.

Jaialdiko lehen partidan ere ez zen berdintasun handirik izan eta Matxin III.ak eta David Mitxeo doneztebarrak 30-18 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Markel Leatxe donamariarrari.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun